XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bañan, egia esan, ori gora-beera, Aita ernaniarraren prosa oparoari, mami ta ixuri ederra aitortu bearra daukagu: mami bioztun, eta ixuri leun.

Ez bait luke gaizki emango gure A. Agustin`en edozein liburuk, euskerazko beste libururik ederrenen artean.

Arrotu utsune auek gora-bera, ots, erderakada geiegi sartu ta idazkera ere ain jatorra euki ez arren, euskera aberatsa ta joria du A. Kardaberatz`ek.

Bi maitasun zitun bere baitan: Jainkoa ta Euskalerria.

Eta bete zuen bere jomuga.

Jainkoa aldarrikatu zuen bizi-bizi; Euskalerria ta Euskera jasotzeko, berriz, ainbat liburu agertazi zizkigun.

Biak Jainkoa ta Euskalerria, txibistin gozoz lotuak, goretsi nai izan zituen bere lurrean.

Aren izkera ez da mordoillo, ez garbiegi, bai bien arteko.

Buruan zekarrena egoki ta argi ulertzen emateko erdal-itzen bearra ba`zuen, etzitzaion ahalkizun ari oratzea.

Larramendi`rekin lankide genduan, baiña ez uneoro ta noranai itsu-itsuan ari jarraikika.

Bere nortasuna iñoiz ere utzi gabe.

(Ikus orr.).

AITA JOSE ARAKISTAIN (...-1765)

Deba`koa ala Itziar`koa genduan? Ez dakigu ziur.

Karmeldarra; oso jakituna.

Jesus Maria`ren Aita Jose esaten zioten Karmen`go Amaren Lagundian.

Euskalerriko karmeldar Probintziko nagusi izan zan, ta Aita Lendakariaren aolkulari.

1765`an il zan.